XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. ARRANTZA MUGATZEN DUTEN FAKTOREAK.

Ez da itsasoko zati oro arrantzarako aberatsa.

Zenbait arrazoi direla eta, leku batzuk besteak baino aberatsagoak ditugu.

Plataforma kontinentala.

200 m / 1000 m / 4000 m / 8000 m.

Lurrarekin gertatzen den bezala, itsasoa ere ez da ordeka.

Nahiz eta urak estali, badu erliebea, itsasoko alde batzuk besteak baino sakonagoak direlarik.

Begira arretaz mapari.

Hor ikusten dituzun lerro horiek sestra-kurbak dira, eta itsasoaren sakontasuna adierazten digute.

Honela 200 m.tako lerroak hartzen dituen puntu guztiek 200 m.tako sakontasuna dute.

Kosta eta 200 m.tako sakontasuna duen zati horren bitarteko leku horri plataforma kontinentala deritzo eta oso aberatsa da arrantzarako.

Hona zergatik: leku oso sakona ez denez gero, eguzki izpiak eta beroa sartu eta itsaspeko landaretza oparoa hazten da bertan.

Eta landaretza hori da, hain zuzen ere, arrainen elikadura.

Grafikoko sestra-kurbak arretaz behatuz gero, ikusiko duzu plataforma kontinental horrek zabalera ezberdinak dituela Kantauri itsasertzean eta Frantziako kostaldean.

Honela, nahiz eta Euskal Herriak itsas tradizio haundia izan, plataforma estu baten jabe da eta horrek arrantzarako aukerak gutxitzen dizkio.